Urruñatik Hernanira egingo dugun mendi martxara etortzeko deialdia
LURRA MAITE DUGULAKO AHT ETA AZPIEGITURA HANDIAK GELDITU!
Iparraldeko eta Hegoaldeko hainbat lagun eta talde elkartu gara lurra maite dugula
lau haizeetara aldarrikatzeko. Egunerokoan lurraren aldeko mugimendu anitzak egiten ditugu guztiok eta mendi ibilaldi honetan oinez eta elkarrekin emango ditugu urratsak lurrarekin bat eginez. Urruñatik Hernanira joango gara uztailaren 27tik – 29ra.
Baserritar, abeltzain eta landa eremuko ekoizle txikiak, elikadura osasuntsu eta ekologikoaren bermatzaile zaretenok; artisau txikiak; haziak elkartrukatzen dituzuenok; herri eta hirietan hutsik dauden etxeak erabiltzearen alde zaudetenok;
zuen herri urrunetatik honera etortzera behartuak izan zaretenok; arbasoen jakinduria berreskuratzen ahalegintzen zaretenok; herri eta hirietan gaztetxe, jai eta kultur ekimen herrikoien bitartez sormenari espazioak irekitzen dizkiezuenok; artea libre sortzen duzuenok; euskaraz amestu, abestu, hezi, irakurri, sortu eta hitz egiten duzuenok; baita euskararen alde ikasi, irakatsi, eta lan egiten duzuenok ere; baratzak herri eta hirietan lantzen dituzuenok; uhin libreak hedatzen dituzuenok; gure herriaren aintzineko usadioekin bat eginez auzolanaren lagunak zaretenok; emakumeen ahotsekin,, begiradekin eta sentikortasunarekin bat egiten duzuenok; arrantza orekatuaren aldeko arrantzaleok; zeuen etxeak defendatzen dituzuenok; pertsonen neurriko hirien alde lan egiten duzuenok; animalien eskubideen alde zaudetenok; basoak, errekak, padurak, itxasoa, lurra, landareak, akuiferoak, kobazuloak e ta animaliak defenditzen dituzuenok; langabezian eta prekarietatean murgilduta zaudetenok; jantoki herrikoietan jan eta lan egiten duzuenok; gure arbasoengandik lurra jaso genuen bezala, utzi behar diegula oinordekoei eta beste gizarte eredu bat beharrezkoa dugula sinesten dugun guztiok gaude gonbidatuta.
Lurra, askatasuna, sorkuntza eta bizimodua da, jendarte eredu duin, libre eta gizatiarraren bermea eta giltza. Haziak bilduz, elkartrukatuz eta hobetuz, bertako eta garaian garaiko, elikagai ekolojikoak ekoiztuz elikadura burujabetza dugu helburu eta horrela enpresa kimiko eta transjenikoei aurre egingo diegu. Aniamaliak naturan libre eta osansuntsu haziz animaliei sufriarazten dieten industria kosmetiko eta agroelikagileengandik askatzen gara. Autogestioa herri eta hirietan hedatuz eta hutsik dauden lokalak eta etxeak berrerabiliz eraikuntzaren hedakuntzari mugak jartzen dizkiogu.
Euskaraz biziz gure kultura aberatsari eusten diogu eta aldi berean aurre egiten diogu eredu kultural hegemoniko eta zapaltaileari, eraginkortasunaren irizpideak gidatuta. Ekoizpen eta salmenta zuzeneko kooperatibak sortuz nekazaritzarekin lotutako bizimoduak sortzen ditugu. Gero eta jende gazte gehiago aukeratzen ari da baratzari lotutako bizimodua eta honek, gaur egungo krisi orokorrean, nekazaritzan irtenbidea badagoela erakusten du.Krisiaren aurrean ozenki eta harro aldarrikatzen dugu: lurra ardatz dugu, hormigoiaren aurrean, erein baratza!
Gutako gehienok lurra defendatzen dugu egunez egun gure iharduera eta bizimoduarekin landa eremuetan, herrietan eta hirien auzoetan. Bitartean jauntxoek kontrako joera erakusten dute eta naturak miloika urteetan eraiki duena, beraiek ziztu bizian desagerrarazten dute. Orokorrean lurraren egoera kezkagarria da oso. Euskal Erkidegoari dagokionez,. EHNE sindikatuaren hitzetan, urtero lur 700 futball zelai artifizialtzen dira. Gaur egun bizi dugun krisi ekolojiko, ekonomiko eta soziala sortu dutenek betiko eredua gure gain ezartzen saiatzen dira behin eta berriro.
Hazkunde ekonomikoaren, garapenaren eta lehiakortasunaren mantra nazkatu arte errepikatzen dute lurra porlanez estaltzen duten bitartean. Etorkizunik gabe uzten dituzte datozen belaunaldiak gure artean langabezia handitzen den bitartean, azpiegiturak eta enpleguaren sorrera proporzionalak ez direla frogatuz.
Baina guk badakigu jauntxoek ezartzen diguten ereduak huts egiten duela.! Einsteinek zioenbezala, ezin duzu arazo bat konpondu arazoa sortu zuten elemento horiekin. Hala ere politikari eta enpresarioek lurralde antolaketa kaotiko eta suntsitzailea ezartzen jarraizen dute gure ondare naturala desagerraraziz egunez egun, minutuz minutu. Errekak, ibaiak, iturriak, akuiferoak, kobazuloak, atlantiar landaretzako baso mixtoak, hariztiak, lizardiak, pagadiak, pinudiak, zelaiak, ardien, behien eta zaldien bazka eremuak, bailarak, mendiak, mendi magalak, ziztu bizian txikitzen dituzte lubakiekin, “xkalektrixarekin” eta tunelekin ordezkatzeko. Autobia eta ingurabideekin josten dituzte bazterrak,: hondeamakinak zulatzen dituzte mendiak, errekak eta bailarak porlanarekin estaltzen dituzte, mendi magalak zubibideekin zeharkatzen dituzte,.paisaiak berdintzen dituzte eta, azken finean gure inguruari identitatea ezabatzen diote guk inpernuko paiasaia normaltzat hartzen dugun bitartean. Ze ondare naturala utziko diete gure seme,alaba,iloba eta bilobei?
AHT ak izugarrizko hondamendia sortzen ari da Hegoalden, bidariarientzako pentsatua dagoen lekuan, eta Iparralden, salgaiak garraiatzeko pentsatua dagoen
lekuan, izugarrizko hondamendia . eta sortuko du ere. Gainera, AHT ez dator bakarrik.
Plataforma logistico eta intermodalak, Pasaiako superportua eta horiekin batera azpiegituren “continuum”-a amitezina iristen da. AHT hirietara iristen denean operaio espekulatibo- urbanistiko itzela martxan jartzen da.
Adibidez, Tren Eremu Berriaren bitartez Irun eraldatu nahi dute. Gaur trenbideak dauden esparruetan etxebizitzak, bulegoak, komertziorako guneak, garaje plazak eta nola ez, merkatalgune erraldoi bat eraiki nahi dituzte aipatu eremua partzialki
finantziatu ahal izateko.
Honekin batera Bidasoa Txingudirako PTP daukagu. Donostiatik datorren bigarren
gerrikoa Biriatouraino zabaltzeko asmoa dute eta Olaberrian hamaika hektarea
okupatuko luketen zentral termikoa eta plataforma logistika ere aurrikusitak daude.
Oarsoaldean beste aldetik Gaintxurizketako industrialgunea eta Pasaiako eraldaketa sakona lurraldearen metropolizazio itzulgaitzari gehituko genizkieke. Hernani eta Astigarraga AHT, bigarren gerriko eta Urumeako ingurabidea jasaten ari dira.
AHTren inguruan diru pilaketarako aukerak ugaltzen dira lanen eta mugimendu espekulatiboen bitartez. Baina oraingo honetan klase menperatzailearen elkarkide
nagusiak ez dira enpresak edo bankoetxeak, instituzio publikoak baizik eta hauek dira lurraldea suntsitzen dutenak eta auzokideen bizi baldintzak okerragotzen dituztenak.
Lurraldea antolatzen dutenak gure bizitzak zuzenten dituzten elitek dira. Teknokratek, planifikadoreek, enpresarioek, bankeroek, legegileek eta politikariek oso sare trinko osatzen dute eta oso ongi dakite ereduak gutxi batzuei ekartzen dien onura ekonomikoaz profitatzen, modernitatearen apolojetak egiten diren bitartean.
Eraikuntzarekin aberastu direnak errepideetan inbertitu dute eta norberako mugikortasun motorizatua bultzatu dute hirien espezializazioarekin batera.
Metropolia hedatzen den neurrian jauntxoen eredu zapaltzaile eta kultura hejemonikoa ezartzen dizkigute eta bizimodu alternatibo askea eramateko aukera ukatzen digute..
Metropoliaren hedakuntza galeraztea iraultzaile da eliteek ezarritako eredua irauli egiten dugulako.
Hau guztia ikusita Irun, Hondarribi, Bidasoa Txingudi, Oarsoaldea, eta Hernani Astigarragaren ruralizazioa galdegiten dugu. Industrian, garraioan eta zerbitzuan oinarritutako ekonomiaren aurka, gertutasunean oinarritautako harremanak, elikadura soberautza eta lurrean errotutako bizimoduak exigitzen ditugu.
Lurra ardatza Euskal Herria baratza! Gora baserri lurra! AHT eta azpiegitura
erraldoiak gelditu!

Llamamiento a la mendi martxa Urrugna-Hernani
PORQUE AMAMOS LA TIERRA, PAREMOS EL TAV Y LAS GRANDES INFRAESTRUCTURAS
Diversos amigos y grupos de Iparralde y Hegoalde, nos hemos reunido para proclamar a los cuatro vientos que amamos la tierra. Las personas que en el día a día actuamos a favor de la tierra. Las personas que en el día a día actuamos a favor de la tierra nos unimos en esta marcha para caminar juntas. Iremos desde Urruña a Hernani del 27 al 29 de julio.
Pequeñas campesinas, productoras, ganaderas que garantizáis una alimentación ecológica y sana. Pequeñas artesanas, quienes intercambiáis semillas, quienes estáis a favor de utilizar las casas vacías de los barrios y los pueblos, quienes vinisteis aquí obligados a abandonar vuestro lejano país, quienes recuperáis el conocimiento de los antepasados, quienes abrís espacios de creatividad en pueblos y barrios a través de fiestas e iniciativas populares. Quienes soñáis, escribís, habláis, cantáis, educáis, creáis, criáis, enseñáis, aprendéis y trabajáis en euskera, quienes cultiváis huertas en pueblos y ciudades, quienes propagáis las ondas libres, quienes mantenéis la tradición del auzolan, quienes tenéis en cuenta las propuestas de las mujeres, quienes pescáis de modo equilibrado, quienes defendéis vuestra casa, quienes lucháis por una ciudad a medida de las personas, quienes lucháis por los derechos de los animales, quienes defendéis los bosques, ríos y regatas, marismas, tierra, mar, plantas, vegetación, árboles, cuevas acuíferos y animales. Quienes estáis inmersos en el paro y la precariedad, quienes coméis y trabajáis en los comedores populares.
Quienes creemos, en definitiva, que la tierra es un préstamo de nuestros antepasados que hemos de dejar a nuestros descendientes en usufructo, estamos invitados a caminar en esta mendi martxa.
La tierra es creatividad, libertad, modo de vida, llave y garantía de un modelo de sociedad digno, libre y humano. Intercambiando y mejorando semillas nos liberamos de las empresas de químicos y transgénicos. Cultivando productos ecológicos del tiempo y de la zona, nos alejamos de las empresas multinacionales agroalimentarias mientras construimos la soberanía alimentaria. Si los animales crecieran libre y sanamente nos liberaríamos de las industrias ganaderas y de cosméticos que torturan a los animales.
Organizándonos de forma autogestionada recuperamos casas vacías y limitamos el saqueo de la tierra para la construcción. Viviendo en euskera defendemos nuestro rico patrimonio cultural mientras resistimos al modelo cultural hegemónico y dominante, basado solo en criterios de eficiencia. Creando cooperativas y mercados de producción y consumo directos surgen modos de vida vinculados a la agricultura. Cada vez más gente joven se decanta por vivir de la tierra y por todo ello reivindicamos alto y claro que una de las salidas a la crisis está en una agricultura ecológica a pequeña escala, libre de las garras del mercado, de los intermediarios y respetuosa con la tierra.
Nosotras defendemos la tierra cotidianamente de forma muy diversa en nuestros pueblos y barrios. La clase dirigente, sin embargo, continúa haciendo desaparecer de un plumazo todo aquello que la Naturaleza ha construido a lo largo de miles de años. La situación de la tierra es motivo de preocupación. Según el sindicato EHNE, cada año se artificializan el equivalente a 700 campos de fútbol en la Comunidad Autónoma Vasca. Los que han creado la crisis ecológica, económica y social intentan una y otra vez imponernos el mismo modelo de siempre. Repiten hasta la saciedad el mantra del crecimiento económico, la competitividad y el progreso, mientras cubren la tierra por completo de hormigón. Dejan sin futuro a las siguientes generaciones mientras el desempleo crece a nuestro alrededor, con lo que “a más infraestructuras más empleo” demuestra ser una falacia.
Tenemos datos de sobra que prueban que el modelo de la clase dirigente hace aguas por todas partes. Y tal como dijo Einstein, “un problema no se puede solucionar con los elementos que lo crearon”. Sin embargo, los políticos y oligarcas siguen imponiendo un modelo de ordenación territorial caótico y destructivo, dando al traste con el patrimonio natural día a día, minuto a minuto. Ríos, regatas, surgencias, acuíferos, cuevas, bosques mixtos de vegetación atlántica, hayedos, robledales, fresnedas, pinares, pastos de ovejas, vacas y caballos, valles, laderas de montes desaparecen en segundos y son sustituidos por corrimientos de tierra, túneles y escaléxtric. Nos lo llenan todo de autovías y autopistas, las excavadoras agujerean los montes, cubren de hormigón los ríos, regatas y valles, atraviesan faldas de montes con viaductos, homogeneizan los paisajes y al fin y al cabo le arrancan la identidad al entorno mientras vamos acostumbrándonos a un paisaje infernal a medida que la memoria de lo que era se desvanece para siempre. ¿Qué legado natural vamos a dejar a nuestros descendientes?.
El TAV está provocando un estropicio sin precedentes en Hegoalde, donde está pensado para viajeros y lo mismo sucederá en Iparralde donde está pensado para mercancías. Y el TAV no viene solo, le acompañan plataformas logísticas e intermodales, el superpuerto de Jaizkibel y con todo ello un rosario de infraestructuras. Cuando el TAV llega a las capitales se ponen en marcha operaciones urbanístico-especulativas de gran calado. A Irun le espera una transformación de gran impacto con la creación del nuevo espacio ferroviario. Donde hoy están las playas de vías quieren construir casas, oficinas, espacios de mercadeo, plazas de garaje y como no, un centro comercial gigante para financiar parcialmente el mencionado espacio.
Junto a ello tenemos el PTP de la comarca Txingudi- Bidasoa donde quieren prolongar por Olaberría el segundo cinturón de Donostia desde Oiartzun hasta Biriatou y además han reservado hectáreas de tierras para la construcción de una plataforma logística y una central térmica. A todo esto le añadiríamos lo proyectado en la comarca de Oarsoaldea, donde prevén una zona industrial en Gaintzurizketa y la metropolización irreversible de Pasajes. Hernani y Astigarraga han sufrido y sufren la embestida de las grandes infraestructuras con el TAV, el segundo cinturón y la variante del Urumea.
Alrededor del TAV se multiplican las opciones de acumular dinero por medio de obras y movimientos especulativos. Pero en este caso tenemos la particularidad de que no son solo bancos y las empresas, los promotores de estas obras, sino las mismísimas instituciones públicas, que son las que destruyen el territorio y empeoran la calidad de vida de la ciudadanía. Quienes ejecutan los planes de ordenación del territorio son las élites que dirigen nuestras vidas. Tecnócratas, planificadores, empresarios, banqueros, legisladores y políticos forman entre todos un entramado muy bien entretejido y saben beneficiarse económicamente del margen que deja para una minoría la planificación territorial. Quienes se han enriquecido con la construcción han invertido en infraestructuras viarias mientras han impulsado la movilidad individual motorizada y la especialización de las ciudades. Y mientras al pueblo le dejan deudas como las de Bidegi, de 900 millones de euros.
A medida que la metrópolis se expande, se nos impone el modelo dominante y la cultura hegemónica de la clase dirigente lo que nos impide la opción de crear un modo de vida alternativo y libre. El freno a la metrópoli es revolucionario porque le damos la vuelta al modelo que nos plantea la élite dominante.
En vista de todo lo anterior, exigimos la ruralización de Irun, Hondarribia, Txingudi Bidasoa, Oarsoaldea, Hernani y Astigarraga y exigimos la paralización inmediata del
TAV y los proyectos de infraestructura. Frente a una economía industrial fundamentada en los sectores de transporte y servicios exigimos relaciones basadas en la cercanía, en la soberanía alimentaria y modos de vida enraizados en la tierra.

Anuncios