Elkartasun kontzentrazioa egingo da eguerdiko 12etan Atotxako Epaitegian Datorren asteartean, irailak 25, lau pertsona epaituko dituzte Donostian, kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta ekintza batean parte hartzeagatik. Hori dela eta, elkartasun kontzentrazioa egingo da, eguerdiko 12etan Atotxako Epaitegiaren aurrean (Calcuta plaza).
Lau ekintzaile hauek, 2010ko urtarrilaren 5ean Errege Magoz jantzirik, porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren Irungo “Txingudi” merkatal-zentroko sarreran. Protesta haren bidez, “Errege Magoek” euren haserrea adierazi zuten egungo sistema ekonomiko xahutzailearen eta kontsumismoaren aurrean, baita AHT eta Jaizkibelgo superportua, Zubietako errauskailua, lurraldearen neurrigabeko urbanizazioa eta nekazaritza lurren hondamen larria ekartzen dituen desarrollismoaren ondorio “katastrofikoengatik” ere.
“Horregatik –zioten Errege Magoek–, merkatalgune erraldoi honetan geldiune irmo bat egiteko erabakia hartu dugu, kontsumo eta asialdiko makro-zentro hauek egungo jendarte moldeak eragiten dituen gehiegikeria aseezinen eta egunerokotasun gogaikarriaren ikur direlako: nagusi dira hemen ibilgailu pribatuan mugikortasun bortxatua, zakarreriazko salgaien kontsumoa bultatzen duen kitzikadura, nortasunik gabeko ingurune geroz eta homogenoagoak jendartean areagotzen duen harremanen hustuketa… Egia aitortzeko, geroz eta itogarriago eta zentzugabeago gertatzen zaigu bizimodu modernoaren erritmo frenetikoarekin eta inposaketekin moldatzea, dena beti azkar egin nahi eta behar horrekin”.
Errege Magoak suhiltzaileek askatu eta Ertzaintzak azkenean atxilotuak eraman zituen.
Esan bezala, datorren asteartean epaituko dituzte lau pertsona hauek Donostian. Leporatzen zaien delitua ustezko “coacciones y seguridad vial por concurso ideal” delako asmakizun bat da.
Hori dela eta, eguerdiko 12etan Epaitegiaren aurrean egingo den elkartasun kontzentraziora biltzeko dei egiten dugu, eta zuen inguruan deialdi honen berri emateko eskatzen dizuegu.

Convocada una concentración de apoyo a las 12h el Juzgado de Atotxa
Cuatro personas serán juzgadas el próximo martes día 25 de septiembre en Donostia por una acción de protesta realizada contra el consumismo y el desarrollismo. Se ha convocado por ello una concentración de solidaridad que tendrá lugar a las 12h ante el Juzgado de Atotxa (plaza Calcuta).
Fue el 5 de enero del 2010 cuando estas cuatro personas llevaron a cabo una protesta disfrazadas de Reyes Magos y encadenándose a dos bidones de hormigón en la entrada del centro comercial “Txingudi” de Irun. De esta forma, los “Reyes Magos” mostraban su enfado ante el consumismo y el actual sistema económico aberrante, considerando a su vez como “catastróficos” los efectos del desarrollismo y los agresivos proyectos como el TAV y el superpuerto de Jaizkibel, la incineradora de Zubieta, la urbanización a ultranza y la destrucción de las zonas rurales. “Por ello hemos decidido pararnos en un mega centro comercial como éste — manifestaban los Reyes Magos–, porque entendemos que este tipo de centros de consumo y ocio son un claro ejemplo de las exigencias insaciables de esta sociedad y del día a día que generan: movilidad forzada en vehículo privado, consumo acelerado de mercancías desechables, relaciones de usar y tirar en un espacio cada vez más homogeneizado… Siendo sinceros, la imposición de adaptarse a la vida moderna, a su ritmo frenético y a todos los nuevos desplazamientos que exige, nos resulta cada vez más asfixiante”.
Después de ser liberados por los bomberos, los Reyes Magos fueron arrestados por la Ertzaintza.
Estas cuatro personas serán juzgadas el próximo martes en Donostia, acusadas de un supuesto delito de “coacciones y seguridad vial por concurso ideal”.
Por ello, llamamos a participar en la concentración de apoyo tendrá lugar a las 12h ante el Juzgado y os pedimos difundir este llamamiento solidario en vuestro

Anuncios