nafar libertarioakMaiatzaren 30ean, berriz ere, 24 orduko lanuzte orokorra egonen da, Nafarroako gizarte mugimenduek eta sindikatuek deituta.
Mugimendu libertariotik, ez dugu ulertzen 24 orduko lanuzteek nola jarri behar luketen boterea kinka larrian, eta are gutxiago, soldatapeko lanpostua oraindik duen jendeak egun horretan nola utziko dion lan egiteari grebarekin bat egiteko. Agian ados egongo dira, baina ez dute lanpostua arriskuan jarriko aurre egiteko itxura bategatik.

Guk oraindik uste dugu aurre egiteko modu bakarra dagoela: greba mugagabea. Klase gerra, behekoak goikoen kontra, zuhaitza sustraietatik astinduz eror daitezen eta inor berriz igo ez dadin. Eta hori era bakarrean gerta daiteke: denboran iraungo duen borrokari, kapitalismoa eta haren balioak garaituko dituen gizarte iraultzari ekinez, lurralde honetan hasita. Gizarteak onartezintzat jo behar du hura, kapitalismoan nazioarteko menderatzeko erarik krudelenetako bat ikusita.
Hala ere, gure ustez garrantzitsua da kalean jarraitzea, tinko, gure mezua zabaltzen, gure asmoak ezkutatuko dituen mozorrorik gabe. Greba bakoitzean ikasteko borroka egun baten alde egiten. Eta borroka egun bakoitzean etorkizunari begira, denboran luzatuko den borroka iraultzaileari begira.
Estatuaren aurkako borroka zuzena proposatzen dugu guk, sor litekeen aukera ororen aurrean, herriaren eta sistema kapitalistaren tresneria maltzurraren arteko benetako lehiaren aldeko apustu faltsuen inguruan. Ez gara kalera erantzunaren zain aterako, ERANTZUN EGITEN DUGU GUK!!!
Ez ezerk ez inork ez du gizarte iraultza piztuko herri erantzunaren zain alboetara begiratzen badu. Pertsona orok proposatu behar du Estatu kapitalistari aurrez aurre begiratzea eta ASKI DA!!! ez zaitugu gogoko eta ez zaitugu nahi esatea. Eta pertsona horiek guztiek bat eginda eraiki ahal izanen dute benetako gizarte iraultza.
Ez gara borrokatuko duela zenbait hamarkadatako itxurazko oparotasunera itzultzeko, gure bizitzak eta idealak autoantolatuta eta buruzagirik eta bitartekaririk gabe berreskuratzeagatik baizik, Estatua, Kapitala eta
mendekotasun era oro deuseztatzeagatik.
Euskal Herrietako Libertarioak koordinakundearen parte garen Nafar Libertariook Iruñean eginen diren honako mobilizazioetara dei egiten dugu, eta haietan gure mezu libertarioa zabaltzen ahaleginduko gara. Gizarte eta lan grebaren aldeko ekintza batasunerako jardueren baitan:
– 8etan – BIZIfestazioa (Antoniutti)
– 9etan – Pikete social – Pikete Herritarra (desde Diputación – Diputazioaren aurrean)
– 18etan – Manifestación Ruidosa – Manifestazio Zaratatsua (Antoniuttin)

nafar libertarioakhttp://nafarlibertarioak.wordpress.com