Imagen1 BMartxoaren 30eko egunsentian, Espainiako Audientzia Nazionaleko 6. epaitegiaren agindupean, Piñata operazioa gauzatu zen. 17 leku miatuak izan ziren, haien artean Madril eta Granadako hainbat zentru sozial eta zenbait etxebizitza Bartzelona, Madril, Granada eta Palentzian. Operazio honek 37 atxilotu utzi zituen, haietako 25ek desobedientzia eta usurpazio partaide izateaz edo kolaborazioaz akusatuak izan zirelarik.
Gauean haietako 14 kalean zeuden erresistentzia karguekin. Astelehen eta astearte bitartean beste 11 pertsona aske geratu ziren usurpazio delituaz akusaturik. Beste 12-ak Audientzia Nazionalaren kargu geratu ziren “helburu terroristekin organizazio kriminalean” parte hartzeaz akusaturik. Deklarazioak amaitu ondoren, 5 pertsona kartzelan ziren fidantzarik gabe.
Kike, Paul, Javier, Jorge eta Javier dira pertsona hauen izenak, zeinek “ekintza koordinatuetan eta sabotai sustaketekin” lotuak izan ziren: 114 kutxazain automatikoetan sortutako kalteak eta banku sukurtsal batzuen txikizioak halaber. Inbestigazioa ere Zaragozako Pilar basilikan eta Madrilgo Almudena katedralean kokatutako lehergailuetan datza.
Operazio hau pasa den Abenduaren 14ko Pandora operazioaren jarraipena izan da non beste 14 etxebizitza eta zentru sozial miatu eta11 anarkista atxilotu zituzten Bartzelonan, Sabadell, Manresa eta Madrilen. Haietako 7-k hilabete ta erdi igaro zuten giltzapeturik eta bakoitzak 3.000€ fidantza ordaindu ondoren irten ziren.
Oroitu behar dugu Zaragozako eta Madrilgo ekintza hauek mugimendu libertarioaren kontrako 55 atxiloketa eta 30 miaketa sortu dituela 3 operazio polizial ezberdinetan. Pandora operazioko karguak surrealistak bezain barregarriak ziren: camping gas bonbonak etxean gordetzea, “Riseup” kontuak edukitzea, asanbladetako aktak gordetzea eta liburuak besteak beste izan ziren erabilitako frogak. Azkeneko operazio honetan, probetariko bat “wiffi sarean era enkriptatuan sartzeko gailu elektronikoen jabe izatea edo dirua gordetzea, lapurtua izan zen dirua froga moduan erabiltzeko. Kargurik ez zituzten pertsona askoren dirua lapurtu dute, etxebizitza berdinean bizi zirelako. Lanean irabazitako dirua, pertsonala, elkartasun boteak eta ume baten aurrezkiak ere…
Mass mediek errepresio makina hau justifikatzeko balio duen alarma soziala sortzeaz arduratu dira, haien legeek bilatzen duten gauza bakarra sumisio eta obedientziaren mozala jartzea delarik. Gu gara etsaia, baina gu… ez gara kikiltzen, badakigu operazio honek ez duela bakarrik gure kideak bahitu nahi, baizik eta gu beldur eta isiltasunaren sarean sartzea baizik.
Gaur bost kide dira faltan ditugunak, bost kide gehiago hormaren beste aldean. Orain argi utzi behar diegu bakarrik ez daudela, haiek gabe gu ez garela aske izango.

Honen aurrean, buruak gora eta begirada zorroztu,
gure armarik handiena erabil dezagun, elkartasuna.
Bat kolpeatzen badute, denok erantzun dezagun
Argi izan nor den etsaia

Terrorista miseriazko bizitzara kondenatzen gaituena da,
ez honen kontra altxatzen dena
Errepresioa eta mordaza legearen aurka
Elkartasuna eta borroka