Uztailaren 25etik Abuztuaren 1era egingo da Castejonetik Gasteizera
Mugitu! desobedientzia mugimenduak antolatuta, AHTren aurkako III. Bizikleta­Martxa desobeditzailea egingo da, aurtengoan Nafarroan eta Araban barrena. Uztailaren 25ean hasiko da Castejon­en eta 8 eguneko ibilbidean Nafarroako Erribera, Tafalla, Iruñerria, Ollaran, Sakana, Arabako lautada eta Gopegira hurbilduko da, Gasteizen abuztuaren 1ean amaitzeko. Bizikleta martxan zehar hitzaldiak eta tailerrak, mahainguru eta eztabaidak, antzezlanak, kontzertuak eta protesta ekintzak egingo dira. Halaber, lurraren aldeko borroketan eta jendarte eredua eraldatzeko ekimenetan dabiltzan pertsona zein kolektiboekin elkartzeko eta esperientziak trukatzeko aukera emango du bizikleta martxak.
Herriz herri pedaleatuz, AHTren zentzugabekeriazko egitasmoaren salaketa egingo dugu, lurraren suntsiketa, desberdinkeria soziala eta egun beharrezkoak diren premia ekonomikoen xahuketa ekartzen dituelako. Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarekin batera, lurrari erasotzen dioten beste hainbat proiektu ere ezbaian jarriko dugu, hala nola, Gas Fracking­a, Erraustegiak, Autopista Elektrikoak… finean lurra suntsitzen duen eta dirua bizitza sozialaren erdigunean jartzen duen egungo eredu kapitalista eta jasanezinaren isla direnak. Horren aurrean borrokatu eta jadanik hasita dauden bide berriei ekinen diegu, eraldaketarako bidea desobedientzia izani
AHTren kasuan, mito bat erortzen ari da. Porrot egin du proiektu honek, milioiak xahutzen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan. Obrak hasi zirenetik agerian gelditu da AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzat. Porlanaren politika honek oso ondorio larriak dakartza eta are larriagoak izango dira ez badugu AHTren erokeria geldiarazten: zenbat eta gehiago itxaron proiektu hau geldiarazteko, ezbehar ekologikoa are handiagoa izango da eta galera ekonomikoak eta ondorio sozialak are sakonagoak.
Hori guztiagatik, “LURRAREN ALDE, BIZI­BIZI!” lemapean Txirrindula Martxa desobeditzailean parte hartzera animatzen zaituztegu, AHTko lanak gelditzea exijitzeko eta eraldaketa sozialari begira eraiki daitezkeen eta eraikitzen ari diren bide berrien eztabaidarako; baita antzerki edo kontzertuetan gozatzeko,… espazio askeak sortzeko gunea baita!

AHT desobeditu eta proiektu txikitzaileak gelditu!

MUGITU! MUGIMENDUA

AHT bizikleta martxa 2015  Castejon-GasteizOrria 2

Se realizará desde Castejón a Gasteiz del 25 de julio al 1 de agosto
Organizada por el movimiento Mugitu!, la III. Marcha en Bici desobediente contra el TAV recorrerá este año Navarra y Álava. Comenzará el 25 de julio en Castejón y en 8 días de recorrido atravesará la Ribera Navarra, comarca de Tafalla, Iruñerria, Valle de Ollo, Sakana, llanada de Álava, Gopegi, para acabar el 1 de agosto en Gasteiz. En el transcurso de la Bici­Marcha se realizarán charlas, talleres, mesas redondas, debates, teatro, conciertos y acciones de protesta. Así mismo, la Bici­Marcha posibilitará el intercambio de experiencias y el encuentro tanto de personas como de colectivos que participan en luchas en defensa de la tierra y en iniciativas para cambiar el modelo de sociedad.
Pedaleando pueblo a pueblo, denunciaremos el absurdo del proyecto del TAV, que conlleva la destrucción de la tierra, más desigualdad social y el despilfarro de una gran cantidad de recursos imprescindibles para afrontar necesidades cada día más acuciantes. Junto con el Tren de Alta Velocidad, cuestionaremos otros proyectos que agreden la tierra, como el Gas ­ Fracking, las Incineradoras, las Autopistas Eléctricas,…en último término, proyectos que destruyen la tierra y que son parte y reflejo del modelo actual capitalista e insostenible que pone en el centro de la vida social el dinero. Ante ello, lucharemos y proseguiremos por las nuevas experiencias ya comenzadas, considerando la desobediencia un importante instrumento para el cambio social.
En el caso del TAV, se está desplomando un mito. Este proyecto ha fracasado: despilfarra millones y acarrea recortar las partidas que debieran destinarse a necesidades sociales básicas, produciendo graves daños en materia social, económica y ambiental. Desde que comenzaron las obras ha quedado claro que el TAV no es viable y que no trae ningún beneficio para la sociedad. Esta política del hormigón acarrea consecuencias muy graves y cuanto más se espere en paralizar este proyecto, la destrucción ecológica será aún mayor y las pérdidas económicas y las consecuencias sociales aún másprofundas.
Por todo ello, os animamos a participar en la Bici­Marcha organizada bajo el lema “LURRAREN ALDE, BIZI­BIZI!” para exigir la paralización de las obras del TAV y para debatir experiencias ya en construcción de cara a un cambio social; también para disfrutar con diferentes actividades como teatro, conciertos, etc… ¡ya que es lugar para crear espacios libres!

Desobedezcamos y paralicemos el TAV y los demás proyectos destructores.

MUGITU! MUGIMENDUA

Informazio gehiago –  Más información:

http://mugitu.blogspot.com/

mugituaht@gmail.com

Tlfno: 654480589

Anuncios