AHTA-K SUNTSITURIKO AKUIFEROAK UDALAITZ MENDIGUNEAN ETA BESTE LEKU BATZUETAN

Aste honetan, Arrasateko eta inguruetako talde espeleologiko batek salatu du AHTak Leze Txikiko galeria batean eragin duen inpaktu bortitza. Besteak beste, EHko giza aztarna zaharrenak dituen Kobazulo hau Udalaitz mendigunean dago, Euskal Y-aren korapiloa eraikitzen ari den tokian.

Gogoratu behar dugu afekzio horiek ez direla berriak. 2011n, jardunaldi tekniko batzuetan, ADIFek eta ETSk “Los Tuneles de Udalaitz y su integración con el medio hidrogeológico” izeneko azterlana aurkeztu zuten (erantsitako dokumentua). Mendigunea sektore hidrogeologikoen arabera sailkatu ondoren, onartzen zuten Kobateko sektorea (Leze Txikiko haitzuloa sektore horretakoa da) “se atravesó por encima del nivel freático, apareciendo cavidades limpias por las que circulaba agua en tránsito desde la superficie del terreno hacia la zona saturada del karst”. Ondoren, eta Bostiturrieta sektoreari dagokionez, honako hau aitortzen zuten: “La interceptación por el túnel de los conductos de alimentación del manantial de Bostiturrieta produjo una afección al mismo, tal como se había previsto: el manantial prácticamente se secó, inhabilitándose su utilización como abastecimiento parcial del municipio de Arrasate-Mondragón”. Honekin batera argazkiak azaltzen ziren -behean itsasitakoak-, bi sektoreetan izandako inpaktu larriak islatzen zutenak: Lezetxikiko haitzuloan eta Bostiturrietan , non tunelean  uholde larria gertatu zen.

Eusko Jaurlaritzak iaz onartu behar izan zuen obren ondorioz Gipuzkoan bakarrik 29 akuifero kaltetu zirela atzera bueltarik gabe: Arrasaten aipatutako Bostiturrietaz gain, beste bat Angiozarren, hiru Antzuolan, bi Ezkio-Itsason, bat Ormaiztegin, bat Beasainen, zortzi Andoainen, lau Urnietan, hiru Zizurkilen eta beste bat Asteasun. Kalte horiek batez ere baserriei  hornikuntza galarazi diete – zisterna-kamioien bidez hornitu behar dira –, baina baita industriei eta udalerriei ere (Arrasatez gain, Aduna ere). ADIFek ez du daturik eman azpiegitura honen eraikuntzak Euskal Herriko gainerako herrialdeetako akuiferoetan eragindako suntsiketari buruz, baina uste dugu askoz gehiago egon behar direla, kaltetutako eremu askoren ezaugarri karstikoak direla eta.

Afekzio horiek ez dira Euskal Herrian bakarrik gertatu. AHTak estatuko beste leku batzuetan eragindako kalteak ezagunak dira. Batzuk aipatzearren, Malagako Abdalajis haranean (iturburuen harana esan nahi du) 2.500 biztanle inguru zisterna-kamioiez hornitzen  dira, 2007an akuiferoa hautsi zenetik gaur egun arte. Pajaresen kasua ere ezaguna da; izan ere, akuiferoaren zulaketak Asturiasera lekualdatzea eragin du, eta Leongo iparraldeko eskualde oso bat urik gabe utzi du.

AHTa eraikitzeko lanek akuiferoak suntsitzea oso kontu larria da, eta are larriagoa jasaten ari garen krisi ekologiko global larriaren erdian, bizitzarako funtsezkoak diren baliabide hidrikoen gero eta eskasia handiagoarekin.

AHTk natura suntsitzeaz eta baliabideak xahutzeaz gain, gure etorkizuna benetan mehatxatzen du. Gelditzeko ordua da!

AHT ALA ETORKIZUNA

  AHT EZ EH

DESTRUCCIÓN DE ACUÍFEROS POR EL TAV EN EL MACIZO DE UDALAITZ Y OTROS LUGARES

Esta semana un grupo espeleológico de Arrasate y alrededores ha denunciado el brutal impacto originado por el TAV en una galería de Leze Txiki, lugar que atesora entre otros los restos humanos más antiguos de EH. Esta cueva está ubicada en el macizo de Udalaitz donde se está construyendo el nudo de la Y vasca.

Tenemos que recordar que estas afecciones no son nuevas. Allá por 2011, en unas jornadas técnicas, ADIF y ETS presentaron el Estudio “Los Tuneles de Udalaitz y su integración con el medio hidrogeológico” (documento adjunto). Después de clasificar el Macizo según sectores hidrogeológicos admiten que el sector de Kobate (La cueva de Leze Txiki pertenece a este sector) “se atravesó por encima del nivel freático, apareciendo cavidades limpias por las que circulaba agua en tránsito desde la superficie del terreno hacia la zona saturada del karst”.

A continuación y refiriéndose al sector Bostiturrieta reconoce que “La interceptación por el túnel de los conductos de alimentación del manantial de Bostiturrieta produjo una afección al mismo, tal como se había previsto: el manantial prácticamente se secó, inhabilitándose su utilización como abastecimiento parcial del municipio de Arrasate-Mondragón”. Todo ello se acompaña de fotografías que adjuntamos en las que se reflejan los graves impactos en los dos sectores: tanto en la cueva de Lezetxiki como la grave inundación del túnel en Bostiturrieta.

 El Gobierno Vasco tuvo que admitir el pasado año que solo en Gipuzkoa 29 acuíferos se habían dañado irreversiblemente a consecuencia de las obras: además del citado de Bostiturrieta en Arrasate, otro en Angiozar, 3 en Antzuola, 2 en Ezkio-Itsaso, 1 en Ormaiztegi, 1 en Beasain, 8 en Andoain, 4 en Urnieta, 3 en Zizurkil y uno en Asteasu.  Estas afecciones han anulado suministros mayormente a caseríos- que tienen que valerse de camiones cisterna- pero también tanto a industrias como a municipios (además de Arrasate, Aduna). ADIF no ha suministrado datos de la destrucción de acuíferos en el resto de provincias de Euskal Herria afectadas por la construcción de esta infraestructura pero suponemos que tiene que haber muchas más, dadas las características cársticas de muchas de las zonas afectadas.

Estas afecciones no han tenido lugar únicamente en Euskal Herria. Son conocidas los daños ocasionados por el TAV en otros lugares del estado. Por citar algunos, en el malagueño   valle de Abdalajis (que significa valle de manantiales) una población de unos 2500 habitantes se tienen que servir de camiones cisternas desde la ruptura del acuífero en 2007 hasta nuestros días. También es conocido el caso de Pajares, donde la perforación del acuífero ha originado un trasvase hacia Asturias dejando a toda una comarca del norte de León sin agua.

La destrucción de acuíferos por las obras de construcción del TAV es una cuestión muy grave y más en medio de la grave crisis ecológica global que estamos padeciendo con la cada vez mayor escasez de recursos hídricos esenciales para la vida.

El TAV además de destruir la naturaleza y despilfarrar recursos amenaza seriamente nuestro futuro. ¡Es hora de pararlo!

TAV O FUTURO

  AHT EZ EH