ateak ireki 1

Lehenik eta behin gure esker ona prentsaurreko honetara hurbildu zaretenoi.
Apurtu.org webguneren aurkako sumarioa artxibatu eta bere egunean inputatuak izan ginen lau pertsonak akusazioaz libre geratu garela esan nahi dizuegu.
Gogoan izanen duzuen eran, orain ia 3 urte, urtarrilak 18an, ETAk bere su etena iragarri ta egun gutxitara, Entzutegi Nazionalak gure etxeetara gu atxilotzera Polizia Nazionala bidali zuen. Egun berean, Guardia Zibilak beste 6 napar atxilotu zituen. Inkomunikatuak eta Madrilera eramanak izan ginen. Bertan Grande Marlaska epaileak Pitturen gartzelaratzea eta Oihana, Koldo eta Edurneren behin-behineko askatasuna agindu zuen, azken bi hauek fidantza ordaindu ostean.
Polizia gure etxeetara sartu zen, Apurtu.org-ren artxiboa, gure bideo eta argazki kamerak, gure disko gogorrak, interes politiko eta kazetaritzako material pilo eta objektu pertsonalak atzeman zituen. Hauen guztien berririk gabe jarraitzen dugu.
Pittu urte bat eta erdiz gartzelan egon da, ehundaka kilometrotara bere etxetik dispertsatua eta fidantza ordaindu ostean behin- behineko askatasunean irten zen. Ia 3 urte luze hauetan zehar epaitegira sinatzera aldian-aldian Joan behar izan dugu, Estatu Españoletik baimen judizialpean soilik irteteko aukera izan dugu.
Gure bizitzak erabat baldintzatuak egon dira.
Orain, 3 urte beranduago, epaiketara iristeko elementu nahiko ez dagoela diote, auzia artxibatzen dela eta inputazio orotik libre geratzen garela.
Nola liteke komunikabide bat ixtea eta bertako langileak atxilotuak izan ostean “Barkatu, auzia artxibatua
geratzen da zuen aurkako froga nahiko ez dugulako” esatea?
Jarraipenak egin ostean, gure etxeetara sartu, gure ordenagailuak miatu, material guztia konfiskatu,…. eta hala ere gure aurkako froga nahikorik ez da aurkitu. Egoera honen aurrean jakin nahi dugu zein oinarri, zein kriminalitate zantzu ote zuten Apurturen aurka bere itxiera eta gure atxiloketak agintzeko?
Bat bera ere ez.
Adierazpen eta informazio askatasunaren eskubidearen urraketa baten aurrean gaude.
Gertatu den orogatik nola ordainduko diguten maiz galdetu izan digute: Atxiloketak, inkomunikazioa, gure senideen sufrimendua, gartzela, fidantza eta sakabanaketatik eratorritako arazo ekonomikoak,….
Guk ere Estatuari galdera bera egiten diogu, erantzunik ez baitugu. Montai guzti honengatik nola ordainduko diguzue?
Ikusi duzuenez, gure atxiloketen berri eman zuten komunikabide guztientzat aulkiak gorde ditugu. Hauetako batzuk, hain zuzen ere, prentsaurreko honetara hurbildu ez direnen gehiengoak, Apurtu.org ren aurkako kriminalizazio eta difamazio kanpainan eta gure aurka gogotsu aritu zirenak dira.
“Bai Apurtu.org, bai gure aurkakako kriminalizazio eta difamazio kanpainan gogotsu aritu zirenak dira”
Non daude orain?
Zergatik ez dira hurbildu?
Non dago orduan adierazpen eta informazio askatasunaren defentsa?
Komunikabide horiek burruka antiterroristaren gaian gobernuaren esanak bete betean jarraitzen dituztela salatu nahi dugu. Eta gaur ere, berriro ere, erakutsi egin dute.
Prentsaurreko honetara gonbidatuak izanda ere, erantzuteko eskubidea ere ez digute eskeini.
Prentsaurreko honetara gonbidatuak izan diren arren, ez dira agertu erantzuteko eskubidea ukatuz.
Modu honetara ulertzen dute adierazpen eta kazetaritza askatasuna.
Batzuk, zuzenbidezko estatua ondo dabilera eta Apurturekin gertatutakoa horren erakusgarri dela esango dute.
Guk zuzenbidezko estatu batean komunikabideak itxi ta denborara “barkatu, oker genbiltzan” esatea, ez dugu ulertzen.
Zuzenbidezko estatu batean goizaldeko ordubitan zure etxea erasotu (OK), hurrengo egunean zure izena eta
argazkia erakutsiko duten komunikabideen aurrean atxilotua eraman, bizitza osorako markatu eta estigmatizatuko zaituena, eta gero guzti horretarako froga nahikorik ez egotea, ez dugu ulertzen.
Eta hau ez da salbuespena, Euskal Herrian gehiegitan gertatu da.
Hau guztiagatik, ez dugu zuzenbidezko estatuan sinisten.
Berriki, entzutegi nazionalak Ateak Ireki ixteko agindua luzatu duela ezin dugu ahaztu.
Guardia Zibilaren txosten batean oinarritu da, bertan komunikabide hau Apurtu.org rekin lotzen da.
Guadia Zibilak Ateak Ireki Apurturen jarraipena dela dio zehazki.
Orain Apurturen aurkako frogarik ez dagoela badiote, Ateak Ireki ren aurkako jarduera judizialak bertan behera uzteko exijitu beharrean gaude, eta era berean, komunikabide honek inongo oztoporik gabe bere jarduna garatu dezan.
Behin betikoz adierazpen eta informazio askatasun eskubidea bermatu dadin.
Hau guztiagatik, Nafarroak herri mugimendurako ahots bat behar duela aldarrikapenarekin bat egiten dugu.
Ahotsa Behar Dugu.
Azkenik, euskal gizartearen aurka arrazoi politikoengatik ematen den jazarpenaren amaiera exijitzen dugu.
Egun, Entzutegi Nazionalean epaiketa politikoak gauzatzen ari dira pertsona inputatu mordoarekin.
Euskal Herrian badira ia 200 lagun egoera honetan daudenak. Gure elkartasun osoa bidali nahi diegu, eta berriro ere Euskal Herrian giza eskubideen eta eskubide politikoen errespetua aldarrikatu nahi ditugu.
Eskerrik asko!!

Hoy nos acompañan: periodistas de medios de comunicación clausurados por el Estado español, periodistas que nos mostraron su apoyo en su día, personas que pertenecen al movimiento popular de Nafarroa y familiares y amigos nuestros.
Os queremos informar de que el sumario contra la web Apurtu.org ha sido archivado, y que las 4 personas que fuimos imputadas en su día hemos quedado libre de toda acusación.
Como recordareis, hace casi 3 años, el 18 de enero, pocos días después de que ETA anunciara su alto el fuego, la Audiencia Nacional envío a la Policía Nacional a nuestras casas para detenernos. Ese mismo día la Guardia Civil arrestaba a otros 6 navarros. Fuimos incomunicados y trasladados a Madrid.
Allí, el juez Grande Marlaska ordenó el encarcelamiento de Pittu y la libertad provisional para Oihana, Koldo y Edurne, estos dos últimos tras abonar una fianza.
La policía entró en nuestras casas, llevándose el archivo de Apurtu.org, nuestras cámaras de video y fotografía, nuestros discos duros y un montón de material de interés periodístico y político, y también objetos personales. De todo ello todavía no tenemos noticia.
Pittu permaneció un año y medio en prisión, dispersado a cientos de km de su casa, y tras abonar una fianza, salió en libertad provisional. Durante todo este tiempo hemos tenido que ir periódicamente a firmar ante un juzgado, sin poder salir del Estado español sin permiso judicial. Nuestras vidas se han visto totalmente condicionadas.
Ahora, 3 años después, nos dicen que no hay elementos suficientes para llegar a juicio, que la causa se archiva y que quedamos libres de toda imputación.
¿Cómo es posible que un medio de comunicación sea clausurado y las personas que trabajan en él sean detenidas y que posteriormente se diga “lo sentimos, no tenemos pruebas suficientes contra ustedes, el caso queda archivado”?
Si tras habernos realizado seguimientos, haber entrado en nuestras casas, registrado nuestros ordenadores, incautado todo el material… no han encontrado pruebas suficientes contra nosotras, nos preguntamos con qué bases, qué indicios de criminalidad tenían contra Apurtu para decretar su cierre y nuestras detenciones.
Ninguno. Simple y llanamente nos encontramos ante una vulneración del derecho a la libertad de expresión e información.
Nos preguntan a menudo cómo nos van a resarcir por todo lo pasado: las detenciones, la incomunicación, el
sufrimiento de nuestros familiares, la cárcel, los problemas económicos derivados de las fianzas y la
dispersión… esa misma pregunta se la hacemos nosotras al Estado, porque no tenemos respuesta. ¿Cómo nos
vais a resarcir por todo este montaje?
Como habéis visto, hemos reservado sillas para todos los medios de comunicación que dieron cuenta de nuestras detenciones. Algunos de ellos, precisamente la mayoría de quienes hoy no han acudido a esta rueda de prensa, participaron activamente en la campaña de criminalización y difamación de Apurtu.org y de nuestras personas.
¿Dónde están ahora? ¿Por qué no han venido?
¿Donde queda su defensa de la libertad de expresión e información?
Queremos denunciar que esos medios de comunicación siguen a pies juntillas los dictados del gobierno en materia de la llamada lucha antiterrorista, y que hoy han vuelto a demostrarlo. Ni siquiera nos han concedido el derecho a réplica haciéndose eco de esta rueda de prensa. Así entienden ellos la libertad de expresión y el periodismo.
Algunos dirán que el estado de derecho funciona, que lo ocurrido con Apurtu es una muestra de ello.
Nosotras no entendemos que en un estado de derecho se puedan cerrar medios de comunicación y al cabo de un tiempo decir, “nos equivocamos”. No entendemos que en un estado de derecho la policía pueda asaltar tu casa a las 2 de la madrugada, llevarte detenido delante de todos los medios de comunicación que al día siguiente publicarán tu foto y tu nombre dejándote marcado y estigmatizado de por vida, y que luego resulte que no había pruebas suficientes para ello. Y esto no es una excepción, ha ocurrido en demasiadas ocasiones en Euskal Herria. Por lo tanto, no creemos en este estado de derecho.
No podemos olvidar que recientemente, la Audiencia Nacional ha ordenado el cierre de Ateak Ireki basándose en un informe de la Guardia Civil en el que ligaba este medio de comunicación con Apurtu.org.
Concretamente, la GC dice que Ateak Ireki es una continuación de Apurtu. Si ahora dicen que no hay pruebas contra Apurtu, debemos exigir que cesen todas las actuaciones judiciales contra Ateak Ireki y que este medio de comunicación pueda desarrollar su labor sin ningún tipo de problemas. Que se garantice de una vez por
todas el derecho a la información y la libertad de expresión. Por ello, nos sumamos a la reivindicación de que Nafarroa Necesita una voz para el movimiento popular. AhotsaBeharDugu.
Y no queremos acabar sin exigir el cese de la persecución por motivos políticos contra la ciudadanía vasca. A día de hoy se desarrollan juicios políticos en la Audiencia Nacional con decenas y decenas de personas imputadas. Hay casi 200 personas en esta situación en Euskal Herria. Queremos enviarles toda nuestra solidaridad y reivindicar de nuevo el respeto de los derechos civiles y políticos en Euskal Herria.
Eskerrik asko!!

Sin título-1http://www.lahaine.org

Anuncios