Abstentzio aktiborako eta ekintza zuzenerako deialdia
Iritsi dira hauteskundeak. Azkenak izan zirenetik nahasmen handiko lau urte luze igaro dira, eta jendea gero eta desengainu eta desilusio handiagoarekin ikusten dugu partidismo ustel hau dela eta. Sistema partidistarekin nazkatuta dauden horiei irteera bat emateko asmoarekin azaltzen dugu jarraian hauteskundeen eta “demokraziaren” inguruan dugun iritzia.
Jakina da politikoak itzaletan ezkutatzen diren eta multinazionalak zuzentzen dituztenen begi-bistako txotxongiloak besterik ez direla. Enpresari horiei ez zaie axola ze alderdiri ematen diozun botoa, zuk bozkatzea da nahi dutena, eta horrekin beraien pribilegioak mantentzen dituen estatismoa eta sistema kapitalista mantentzea.
Jakina da bai, alderdi politikoek baino gehiago agintzen dutela bankuek, enpresa handiek, inteligentzia zerbitzuek eta elizak, besteak beste. Hala ere, batzuk bozkatzen jarraitzen dute, zerbait egiten dutelakoan. Historiak irakatsi digu hautestontziek ez dutela balio benetako aldaketa baterako. Politikariek eskaini diezazkiguketen erreforma politikoek edo erregenerazio politikoek ezin dituzte ditugun arazoak konpondu. Erreformak eta erreformak egin ditzakete, sistema humanitarioagoa ikus dadin ahaleginak egin, baina estatismoa ez da sekula ere humanitarioa izango. Bide honetatik ezingo dugu inolaz ere bizimodu duinik izan, nahi beste erreforma eginda ere sistemaren barruan.
Denok dugu entzuna “el poder corrompe/ botereak galbideratzen du” esaldia. Hau egia izan edo ez, gauza bat dago argi, asmo onenak izanda ere, behin estatuko boterera iritsita lotuta aurkituko dituzula zure eskuak. Hitz emaniko berrikuntza horiek herriari eskaini ezinik aurkituko zara, sistema ez baita malgua, oligarkien, kapital handien jabeen onerako sortua izan da eta. Hau dela eta diogu herria ez dela iritsiko bere emantzipaziora hauteskunde sistemaren eskutik. Baliteke bozkatu eta behatzearekin soilik zuk aurrera egin ahal izatea, baina errealitatea zera da, biharko egunean ez dakigula osasun zerbitzu duinik edo zer janik edo non lo egin izango dugun. Oraingo politikariok egiten dabiltzan erreformek egoera gero ilunagoa ikustera garamatzate. Horrela bada, ezin gara geldi egon, ezin dugu iraultzak itxarongo duela esaten jarraitu, ezta datozen hauteskundeekin botereko alderdia aldatu eta honek bizia konponduko digula ere.
Zergatik utzi goberna gaitzaten, gugatik erabaki dezaten edo beraien jokoan ez jolastearren zigor gaitzaten? Gure bizitza da daukagun gauzarik baliotsuena eta gure etorkizuna, gure bizitzeko era, aukeratzeko borrokatu beharrean, paper bat jaurti eta jainko edo unibertsoari datorren hauteskundeetako irabazle berriak, oraingoan benetako aldaketa ekar dezan eskatzeaz konformatzen dira batzuk. EZ DAGO SALBATZAILERIK. Geure bizitzak geuk zuzentzen ikasi behar dugu. Aldaketarako bide bakarra dago, eta hau bakoitzaren konpromisoa da, solidarismoa, ikasteko eta lan egiteko gogoarekin batzea. Herri edo auzo bakoitzean berdintasunaren eta elkartasunaren hazia landatzean datza bidea, elkarri lagunduz zapaltzaile eta zapaldu gabeko gizarte bidezko bat sortzeko.
Makina bat aldiz entzun behar izan dugu bozkatzen ez duenak ezingo duela gero kexatu, baina ez al da ba egia bozka ematerakoan legitimatu egiten duzula irabazten duen alderdia, edonork irabazita ere, nahi duena egin dezan? Jokoan parte hartzerakoan arauak errespetatu behar dituzu, azken finean galtzaile ona izatera behartuta zaude. Laburrean, bozkatzen duena da izatez kexatu ezin dena. Hau da, bozkatzean gehiengoa duenak agindu dezakeela onartzen zabiltza, baita hautestontziek esana gainerako herritarrek onartua izan behar duela ere. Zure alderdia izan edo ez irabazlea onartu egin beharko duzu honen boterea. Gehiengoaren boterea onartu beharko duzu. Honi deitzen zaio demokrazia, hau desinformazioko komunikabideek manipulatua izan arren. Horrela bada, buruzagi talde txiki horrek botoa eman duten guztien babesa du agintzeko, babes eta zigorgabetasun osoa tirania ezartzeko.
Ez dezagun beraien sistema legitimatu, borroka dezagun kondenatzen gaituenaren aurka. Demokrazia tranpa bat da. Ez bozkatu, antolatu eta borrokatu zure etorkizunagatik!

Bizkaiko txoko txiki batetik, 2015eko abenduan.
LEA ARTIBAIKO ASANBLADA LIBERTARIOA (LAAL)Imagen6

Nosotros anarquistas, por qué no votamos:
Llamamiento a la abstención activa y a la acción directa.
Llegan las elecciones, han pasado cuatro largos y complicados años desde las últimas y vemos que la gente está cada vez más desengañada y desilusionada con el podrido partidismo. Siguen soñando con un cambio en sus vidas pero no tienen muy claro cuándo ni de dónde llegará. Intentando dar una solución a todas esas personas hartas del sistema partidista, ofrecemos nuestra opinión respecto a las elecciones y la “democracia”:
Todos sabemos que los políticos no son nada más que las caras visibles de los que se ocultan en la sombra y dirigen las multinacionales. A estos dirigentes les da igual el partido que votes, la cuestión es que votes y que con ello alimentes el sistema para que ellos puedan seguir manteniendo sus privilegios y así mantener el inhumano sistema capitalista. Sí, todos sabemos que los bancos, grandes empresas, servicios de inteligencia, iglesia etc. mandan por encima de los partidos políticos, pero algunos siguen empeñados en votar. La historia nos enseña que las urnas no son eficaces para un cambio real, las reformas políticas o la regeneración política no sirven para solucionar nuestros problemas, sino para aplacar el descontento social, engañando al pueblo para que se conforme con esos “cambios”. Pero da igual cuantas reformas se hagan para que el estatismo y el capitalismo parezcan más humanitarias, nunca podrán serlo, y ya es hora de que hagamos algo al respecto.
Todos hemos escuchado la famosa frase que dice que “el poder corrompe”. Puede que sea cierto o no, pero desde luego una cosa está clara, que aunque tengas las mejores intenciones para gobernar, te vas a encontrar atado sin poder ofrecer esas mejoras al pueblo; porque el sistema no es flexible, está inventado para el bien de las oligarquías y la burguesía. Por ello decimos que el pueblo nunca llegará a su emancipación mediante el sistema electoral. Puede que tú seas un privilegiado y te puedas permitir votar y observar, pero la realidad es que no sabemos si el día de mañana vamos a tener sanidad pública, educación pública o trabajo. Por ello, no nos podemos quedar quietos, no podemos seguir diciendo que la revolución esperará y mucho menos que llegará en las siguientes elecciones.
¿Por qué dejar que nos gobiernen, que decidan por nosotros o que nos castiguen por no seguir su juego? Parece ser que la gente todavía se siente cómoda y se cree que se puede permitir delegar todas sus acciones y poner todo su futuro en manos de esos políticos que les dicen que les van a salvar. No tenemos nada más importante que nuestras vidas ¿y en vez de luchar por elegir nuestro futuro nos conformamos con echar un papelillo y pedirle a dios o al universo que esta vez por fin el nuevo candidato sea el que de verdad traiga verdaderos cambios? NO HAY SALVADORES, tenemos que aprender a no delegar y dirigir nosotros mismos nuestras vidas. Solo existe un camino para el cambio, y es el compromiso de cada persona, la fraternidad, que nos juntemos con ganas de aprender y de trabajar, y que en cada pueblo o barrio sembremos la semilla de la solidaridad y la igualdad, para que la colectividad y el acercamiento entre nosotrxs nos haga conocernos y apoyarnos para crear una sociedad en la que no haya ni explotadorxs ni explotadxs, una sociedad justa. Si queremos un cambio nos toca trabajar a todxs.
Hemos tenido que escuchar repetidas veces que quien no vota no puede quejarse, pero ¿no es cierto que al votar legitimas que el partido que gane, gane quien gane, y que este haga lo que quiera? Al participar en el juego, tienes que respetar las reglas, en definitiva, tienes que ser un buen perdedor. Así, que podéis llegar a la conclusión de que quien vota, es quien en realidad no se puede quejar. Es decir, al votar estas aceptando que quien elije la mayoría pueda mandar, y además tendrá que ser aceptado por el resto del pueblo. Sea o no sea el partido que has votado el que ha ganado las elecciones, tendrás que aceptar lo votado en las urnas. Esto es, el poder de la mayoría. A esto le llamamos democracia (desgraciadamente, manipulada por los medios de desinformación). Así, ese pequeño grupo reducido de dirigentes tendrá el respaldo de todos los votantes (sean los suyos o no) para llevar a cavo su mandato, recibiendo toda impunidad y respaldo para ejercer su tiranía.
No legitimemos su sistema, luchemos contra eso que nos condena. La democracia es una trampa. ¡No votes, organízate y lucha por tu futuro!
Desde un rincón de Vizcaya, diciembre de 2015.
LEA ARTIBAIKO ASANBLADA LIBERTARIOA (LAAL)

Anuncios