Aurreko urtean ere esan genuen, atzerapen bat nozitzen ari gara; ez eskubide laboraletan soilik, baita eskubide sozialetan ere, eta atzerapen hau mundu osoan globalizaturik dagoen arazo bat da. Estatu Batuetan enpresaburu xenofobo, matxista eta faxista Donald Trump lehendakari izendatu dute, zeinen lehenengo ekintza Obamak ezarritako lege aurrerakoi gutxiak indargabetzea izan den. Holandan ez du faxismo xenofoboak irabazi, baina bigarren lekuan geratu da. Liberal-kontserbadoreek ezkerrarekin negoziatu beharko dute, negoziazio hau oso zaila izanik eta arrakastarako ziurtasunik izan gabe. Frantzian Marie Le Pen-ek, alderdi ultraeskuindarreko buruzagiak, aukera asko ditu hauteskundeak irabazteko. Kontuan izan behar dugu krisi garaian izaten dela alderdi ultraeskuindarrak indarra hartzen duen unea; eta honen adibide bezala Lehenengo Mundu Gerrak Alemanian sortu zuen krisi ekonomikoa jarri dezakegu, orduan ere alderdi Naziak irabazi bait zituen hauteskundeak.

Espainian erreforma laboralak eta korrupzioak ekarri duten atzerapena frankismoaren garairik ilunenekin soilik alderatu daiteke, gure eskubideen desagerpenari bidea erraztu bait diote, patronalari kentzea hainbeste kostatutako jenderen odol, izerdi eta malkoren ondoren.

Lerro hauetan, Amezolan denbora luzean okupatutako lokala den Izar Beltz Ateneoaren joanaraztea salatu nahi dugu, lokal hori modu libertario batean kudeatzen duten kide bakoitzari gure elkartasuna adieraziz.

Egoera eutsiezina da eta erantzun azkar bat beharrezkoa da gure gizarteko sektore errebelde eta gutxiestuen aldetik. Alderdi politiko bat berak ere ez du babestuko erantzun hau, izan ere Podemos-etik hasi eta PSOE-rarte, Bildu, ERC, IU, Ciudadanos eta PNV-tik pasatuz, den-denak sistemaren zerbitzariak dira. Klase-borroka eta antolakuntza izan behar dira iraultzari bidea errazteko arduradunak, kapitalari aurre egiteko eta kapitalak berriz ere gizarte gogogabe eta domestikatu honen tutoretza hartzeko helburuari kontra egiteko. Hala ere, iraultza honen helburua ez da gobernu aldaketa bat izan behar, sistemaren iraulketa bat baizik, agintari eta menderatuez osatutako antolaketa soziala hautsiz eta horren ordez edozein motatako aginte eta botereen desagerpenean oinarritutako sistema bat eraikiko da, askatasunean, solidaritatean eta elkar laguntzan funtsatuko den gizartea, sektore herrikoiak (langileak, ikasleak, pentsiodunak…) zuzendua.

Aurtengo maiatzaren lehena aldaketa iraultzaile honen hasiera izan dadila. Eutsi borrokari.MAIATZAK 1 EUSKARAZ 2 B

Ya lo dijimos el año pasado, se está produciendo un retroceso, no sólo en los derechos laborales, sino también en los derechos sociales y no solamente en España sino que es algo globalizado a nivel mundial. En Estados Unidos ha sido nombrado presidente el empresario xenófobo, machista y fascista Donald Trump cuya primera actuación ha sido la de derogar las pocas leyes progresistas que Obama había promulgado, en Holanda no ha vencido el fascismo xenófobo pero ha quedado en segundo lugar y los vencedores liberales-conservadores deberán negociar con la izquierda siendo esta negociación muy difícil y que no tiene garantías de éxito. En Francia Marie Le Pen la líder de la rancia ultraderecha tiene muchas posibilidades de ganar las elecciones, debemos tener en cuenta que en época de crisis es donde los partidos de la ultraderecha tienen predicamento y crecen como la espuma y como ejemplo el partido Nazi gano las elecciones en Alemania en medio de la crisis económica provocada tras la I Guerra Mundial.

En España la Reforma Laboral y la corrupción generaliza en medio de una crisis que todavía no ha pasado han supuesto un retroceso sólo comparable a los más oscuros tiempos del franquismo propiciando la desaparición de los derechos que tanta sangre, sudor y lágrimas había costado arrancárselos a la patronal.

Queremos denunciar en estas líneas el desalojo del Ateneo Izar Beltz un local okupado desde hace tiempo en Amezola y expresamos nuestra solidaridad con l@s compañer@s que gestionaban de forma libertaria este local.

La situación es insostenible y urge inexcusablemente una respuesta rápida por parte de los sectores más rebeldes y desfavorecidos de esta sociedad, una respuesta que ningún partido político se molestará en patrocinar pues todos, desde Podemos hasta el PSOE pasando por Bildu, ERC, IU, Ciudadanos y PNV, tienen sus servidumbres con el Sistema. A de ser la organización y la lucha de las clases populares las que propicien la gimnasia revolucionaria suficiente para enfrentarse al Capital y a sus pretensiones de volver a la tutela de una sociedad de apatic@s y domesticad@s esclav@s que utilizar en su beneficio, pero esta lucha no puede desembocar en un cambio de gobierno sino en un vuelco de sistema social que traiga una sustitución de la organización social basada en un@s que mandan y otr@s que obedecen por un sistema basado en la desaparición de todo poder para dar paso a una sociedad basada en la libertad, la solidaridad y el apoyo mutuo y regida por los mismos sectores populares (trabajadores, estudiantes, pensionistas…)

Que este 1º de Mayo sea el arranque de este cambio revolucionario. Animo y a la lucha

0002B fai-ifa

fai.euskalherria@yahoo.com

Anuncios